Image from OpenLibrary

Sobre a Conservaçao dos Anfíbios em Portugal / FERREIRA, M., G. CRESPO, E.

Material type: Continuing resourceSeries: . 16 | Munibe. SuplementoPublication details: Donostia : Aranzadi Zientzia Elkartea, 2003Description: Páginas 074-089Content type:
  • Texto (visual)
Media type:
  • electrónico
ISSN:
  • 1698-3807
Subject(s): Online resources: Summary: Lan honetan Portugaleko anfibioen kontserbazioaren inguruan jotzen ditugun hainbat datu aipagarri aurkezten ditugu. Naturaren kontserbazioaren testuinguruan, Portugalek, industrializazioan bizi duen atzerapen erlatiboa eta oraindik leku askotan mantentzen duen usadiozko nekazaritza direla eta, ez du egoera hain degradaturik erakusten. Anfibioen dibertsitatea zabala da eta, orohar, bere biziraupenak ez du ematen mehatxurik dagoenik, epe ertainera behintzat. Arestian esandakoa kontuan harturik, oraindik anfibioen kontserbaziorako mehatxu nagusiak orokorrean dira Europako beste herrialdeetan dauden modukoak: Habitataren eraldaketa eta suntsipena, jatorri eta mota ezberdinetako kutsadura, errepideetako zapalketak, espezie aloktonoen sartzapenak, helburu anitzeko harrapaketa eta bilketa... Portugalen ez da daturik jaso, ezta ikerketa zehatzik egin patogenoek eragindako gaixotasunei buruz, edo erradiazio ultramorearen esposizioaren emendioari buruz, edota mundu mailako aldaketak, klima kasu, eragiten ari diren ondorioen inguruan. Beraz, anfibioen populazioetan, izan dezakeen impaktua ez da ezagutzen. Badira hainbat lan herpetofaunaren zerrendatze eta karakerizazioaren inguruan eta komunitate, espezie edota populazio jakinei buruzko ikerketa biologiko batzuk egin dira edo martxan daude. Baina ez dago orohar, populazioen banaketa, egoera eta ugaritasunari buruzko informazio sistematizaturik. Hemen, anfibio portugaldarren banaketa-mapak eta haien populazioei buruz dugun informazioa, azken urteotan kontserbazio ikuspegitik lorturiko emaitzarik garrantzitsuenetarikoak barne, aurkezten dira.
Tags from this library: No tags from this library for this title. Log in to add tags.
Holdings
Item type Current library Vol info URL Status
Munibe Munibe Páginas 074-089 Link to resource Not for loan

Lan honetan Portugaleko anfibioen kontserbazioaren inguruan jotzen ditugun hainbat datu aipagarri aurkezten ditugu. Naturaren kontserbazioaren testuinguruan, Portugalek, industrializazioan bizi duen atzerapen erlatiboa eta oraindik leku askotan mantentzen duen usadiozko nekazaritza direla eta, ez du egoera hain degradaturik erakusten. Anfibioen dibertsitatea zabala da eta, orohar, bere biziraupenak ez du ematen mehatxurik dagoenik, epe ertainera behintzat. Arestian esandakoa kontuan harturik, oraindik anfibioen kontserbaziorako mehatxu nagusiak orokorrean dira Europako beste herrialdeetan dauden modukoak: Habitataren eraldaketa eta suntsipena, jatorri eta mota ezberdinetako kutsadura, errepideetako zapalketak, espezie aloktonoen sartzapenak, helburu anitzeko harrapaketa eta bilketa... Portugalen ez da daturik jaso, ezta ikerketa zehatzik egin patogenoek eragindako gaixotasunei buruz, edo erradiazio ultramorearen esposizioaren emendioari buruz, edota mundu mailako aldaketak, klima kasu, eragiten ari diren ondorioen inguruan. Beraz, anfibioen populazioetan, izan dezakeen impaktua ez da ezagutzen. Badira hainbat lan herpetofaunaren zerrendatze eta karakerizazioaren inguruan eta komunitate, espezie edota populazio jakinei buruzko ikerketa biologiko batzuk egin dira edo martxan daude. Baina ez dago orohar, populazioen banaketa, egoera eta ugaritasunari buruzko informazio sistematizaturik. Hemen, anfibio portugaldarren banaketa-mapak eta haien populazioei buruz dugun informazioa, azken urteotan kontserbazio ikuspegitik lorturiko emaitzarik garrantzitsuenetarikoak barne, aurkezten dira.

There are no comments on this title.

to post a comment.
© 2017 - Aranzadi Zientzia Elkartea