Euskal Herria-ren askapenerako ihardokiaren agiria / Felipe Campo ; Laguntzaile eta itzultzailea : Joanne Iroz.
Material type:
TextPublication details: Wroclaw (Poland): Amazon Fulfillment, 2022.Description: 156 pContent type: - texto (visual)
- sin mediación
- 9788828229581
| Cover image | Item type | Current library | Home library | Collection | Shelving location | Call number | Materials specified | Vol info | URL | Copy number | Status | Notes | Date due | Barcode | Item holds | Item hold queue priority | Course reserves | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Libros
|
Biblioteca Aranzadi Biblioteca General | 32(460.15) CAM (Browse shelf(Opens below)) | Available | Subv. Eusko Jaurlaritza 2023 | 001-034824 |
Subv. Eusko Jaurlaritza 2023
Euskal Herria-k erronka bat du aurrean, izan ere bere Herri izatea – bere nazio ezaugarriekin, bere hizkuntzarekin eta bere kulturarekin, zentzu orokorrean – arrisku larrian bait da, España eta Frantzia-ko Erresumen baitan totalitariar eran sartua denez. Erresuma inperiotiar / koloniar horiek Euskal Herria-ren izatea bera ukatu egiten dute ideiaz, honela guztiz xahutu ahal izateko praktikaz. Euskal Herria-k irtenbide bakarra du askapenerako: frantziar-españar inperializgoaren aurrean bere Buru-xedeak (Autodeterminazioak) edo Nazio Askatasunak, eta aldi berean bere historiar Statua den Nabarra-ko Erresumaren ber-ezarpenak bakarrik ahalbidetu dezake Euskal Herria-ren salbamena, mundu globalizatu honetan, non Herri menperatuen askatasunarentzat denbora agortzen ari den. Agiri honek gure Herriak aurrean duen erronka erabakiorrari erantzuten dio, eta Amaiur-en Babes-Gogoaren bostehungarren urteurrena betetzen den urtean argitaratu da.
Francespain-en inperializgo eta totalitarizgotik askatzeko behar larri honen aurrean eraiki da saldukeria: ustezko euskal 'intelligentsiaren' eta "politikar klase" ofizialarena. Pnv-Eta burokraziak bere "gizarte ta kultur" satelite eta sukurtsalekin batera osaturiko klase hau aipaturiko Erresuma okupatzaileen laguntzaile argia bilakatu da, mende erdi batez geroztik dituelarik "legezkotzat, demokratiartzat eta bere berezko Erresumatzat" onartu, guzti hori "Estaturik gabeko herri bat gara" dioten bitartean. Agerian dagoen laguntza honek ezinbestekoa du Euskal Herria-ri iruzur eginez hau "betiko ametsean" loak har-araztea.
Askapen helburu horiek lortzeko behar-beharrezkoa da Nazio edo Herri Ihardoki eta Askatasun Mugimendu bat eratzea argiki nazio-erresumar oinarri batzuen baieztapenen gainean, eta non bat egingo duten gure Herriaren demokratiar (beraz inperiotiar aurkako) baliabide eta indar guztiek strategiar-ideologiar ardatz bakar baten inguruan. Oinarriak ondorengoak dira: batetik Herri guztien nazioarteko buru-xede (autodeterminazio) edo askatasun eskubide besterezin eta iraun-legez kanpo (preskribaezina) dena, eta bestetik Herri horiek bidez sortu dituzten Erresumen osotasun eta independentzia. Agiri hau duzu aipatutakoaren aurkezpena.
There are no comments on this title.