Narbarte Hernández, Josu 1982-

Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia / Josu Narbarte. -- [S.l.] : Argia.eus, Larrun, 2024.

Disponible edición impresa

Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako artaburu idorrez apainduta, baserri-giroko produktu tipikotzat jotzen den arto-irinezko opil zapalak salgai dituztela. Haur zein helduentzako herri-kirol lehiaketetan ere, lokotx-bilketa da inoiz falta ez den probetako bat. Dagoeneko ia lantzen ez bada ere, baserri askoren atalburuetan artaburu-zerrendak ikus daitezke oraindik udazkenean, antzina oparotasunaren sinbolo izan zen labore horren oroigarri. Garrantzi gutxi ematen diogun arren, artoa historia handiko landarea da: Euskal Herritarren bizimoduan ez ezik, bertako ekonomian, kulturan eta paisaian ere eragina izan duena.

Narbarte, J., 2024. Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia. Larrun 294


Artículo divulgativo
© 2017 - Aranzadi Zientzia Elkartea